Orioko jai batzordeak aurtengo San Pedro jaiak antolatzeko hirugarren eta azken bilera egingo du bihar, asteazkenarekin. Hitzordua 19:00etan hasiko da, Kultur Etxean, eta programa ixteko bilera izango da, jarduera, artista, ordutegi eta gune guztiak lotuta. Gainera, behar teknikoak zehaztuko dituzte, baita eragileen arteko koordinazioa bideratu ere.
Herritar guztiak daude gonbidatuta saioan parte hartzera.