"'Etxean geratu gaitezke orduan?', galdetu genien etxebizitza sindikatuko kideei, eta baietz esan ziguten, legeak babesten gaituela. Guretzat sekulakoa izan zen: ez genuen sinesten". Daniel Scottena da testigantza; Orion (Gipuzkoa) bizi da, bikotekidearekin eta semearekin, eta aldi baterako alokairu kontratu bat dute, iruzurrezkoa. Kontratuak dioenaren arabera, udan etxetik alde egin beharko lukete, baina, iaz, planto egin eta bertan geratu ziren. Han segitzen dute.
Izatez, Argentinakoak dira Scott eta haren familia, baina hainbat urte daramatzate Euskal Herrian. Azkenekoz duela hiru urte itzuli ziren, 2023ko martxoan: "Aurrez Usurbilen bizi izandakoak gara, eta hemen inguruan hasi ginen etxe bila". Orion topatu zuten alokairu bat, Basque Local Rentss enpresak kudeatzen zuen etxebizitza turistiko bat.
Lehen kontratua martxotik ekainerakoa zen. Maizterrek, ordea, Orion bizitzen gelditzeko asmoa zuten, eta hasieratik hala jakinarazi zioten enpresari. "Esan ziguten beste pisu bat topatuko zigutela, baina ez zuten ezer aurkitu, eta, azkenean, beste urtebetez bertan geratzen utzi ziguten, 2024ko ekainera arte", kontatu du Scottek. Pandemia igaro berria zen, eta turismoa erabat suspertu gabe egoteak lagundu zielakoan dago.
Jarraitu erreportajea irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.