Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egingo dute maiatzaren 13an

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 15a

Artxiboko irudian, traktore bat.

Azterketa Arraunetxe inguruan egingo dute, goizeko 09:00etatik aurrera, eta bertaratzeko, herritarrek aldez aurretik izena eman beharko dute Irungo IATren bidez.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen Unitate Mugikorra maiatzaren 13an izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, azterketa Arraunetxe inguruan egingo dute, eta bertaratzeko, aldez aurretik izena eman beharko dute herritarrek, online edota 943-62 63 00 zenbakira deituz.

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute, baita azterketa egiteko tarifa ordaindu ere. Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar dituzte aldian behin. Lehenengoa zortzi urte betetakoan egin behar dute; hamasei urtera arte, aldiz, bi urtean behin; eta zaharragoek, urtero.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide