Goiko Kaleko lurzoruan konponketak egingo dituzte gaur eta zirkulazioari eragingo dio

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 14a

Goiko Kalen lurzorua konponduko duten guneetako bi. (Orioko Udala)

10:00etatik 15:00etara egingo dituzte konponketak, eta tarte horretan ibilgailuek Txanka bidea edo San Martin ermitako bidea erabili beharko dute Goiko Kaletik irteteko.

Antxiola kalea ibilgailuentzat itxita egongo da hainbat orduz gaur, eta mozketa hori aprobetxatuz, Goiko Kaleko lurzoruan konponketak egingo ditu udalak gaur 10:00etatik 15:00etara. Ondorioz, ibilgailuek Txanka bidea edo San Martin ermitako bidea erabili beharko dute Goiko Kaletik irteteko.

Udalak jakinarazi du Antxiola eta Oa kaleetako garajeetako erabiltzaileek ibilgailuak ateratzeko aukera izango dutela goizean, baina ezingo dituztela berriro garajeetan sartu lanak bukatu arte, 15:00ak aldera arte. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide