Ez da bingorik egongo apirilaren 8ra arte

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 25a

Jubilatuak bingoan jolasten, Kultur Etxeko aretoan. (Guka)

Zaharren Babeslekuak asteazkenero antolatzen du bingo saioa, Kultur Etxean. Lekua, ordea, ez da horretarako erabilgarri egongo datozen egunetan, eta ondorioz, ez da bingorik izango apirilaren 8ra arte.

Zaharren Babeslekuak jakitera eman duenez, ez da bingo saiorik egongo apirilaren 8ra arte. Izan ere, elkarteak asteazkenero antolatzen du bingoa Kultur Etxeko aretoan. Lekua, ordea, ez da hitzordu horretarako erabilgarri izango datozen egunotan, eta ondorioz, apirilaren 8ra arte atzeratuko dute hurrengo saioa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide