Orioko Udalak jakinarazi du zabalik dagoela aurtengo artisau eta sortzaile azokan postua jartzeko izena emateko epea –hemen eskaera orria eskuragarri–, apirilaren 17ra arte. Urteroko azoka maiatzaren 10ean egingo da, igandearekin, 10:00etatik 19:00etara Herriko Plazan eta Aritzaga kalean, eta 25 posturentzat egongo da tokia.
Azokan Euskal Herriko osoko artiostuek parte hartu ahalko dute, baina postua jartzeko hainbat baldintza bete behar dira (informazioa hemen eskuragarri) eta azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo du udalak aurkeztutako eskaeren artean apirilaren 17an bertan, 13:00etan, udalbatzar aretoan.
Udalak zehaztu du, bestalde, 25 postu horietan espezialitate bakoitzeko zenbat saltoki jarri ahalko diren gehienez. Horri lotuta, "azken urteetan bezala, herriko sortzaileengan jarri nahi du arreta udalak, beren lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera izan dezaten", eta hala, Orioko eta Aiako sortzaileentzat bost postu gordeko ditu. Gainerakoak honela banatuko ditu: bina postu egongo dira ogia eta gozogintzarako, eztia eta gaztarentzat, lore apaindura eta landareentzat, zurgintzarentzat, zeramika edo buztinarentzat, xaboi eta ukenduentzat, larrua eta oihalgintzarentzat eta besteako eskulangintzentzat; hiru postu bitxigintzarentzat; eta postu bakarra taloentzat.