Martxoak 5 ditu gaur, egun berezia Ostargi joskintza elkartearentzat, 35 urte bete dituelako. Urteurrena ospatzeko, elkarteak bazkaria antolatu du datorren asterako, hilaren 14rako, larunbatarekin.
Bazkaria Zaharren Babeslekuan egingo dute, 14:00etan, eta izena bezperara arte emateko aukera egongo da, martxoaren 13ra arte, honako zenbakira deituta edo idatzita: 608 96 09 59. Ostargiren lokalean bertan ere eman daiteke izena.