Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren igandean, hilaren 15ean, Donostiako inauterietara gerturatu nahi dutenen joan-etorria errazteko. Arratsalde partean, ordu erdiro izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean, orduero izan beharrean.
Zumaia eta Donostiako Amara geltokia artean, 15:00etatik aurrera indartuko dute tren zerbitzua; hiriburutik Zumaiara artean, berriz, 13:50etik aurrera izango dira trenak ordu erdian behin.