Herriok eta udaleko lorezaintza enpresak 41 arte landatu dituzte herriko hainbat gunetan

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 5a

Herrio natur taldeak eta udaleko lorezaintza enpresak Abaromendiko eremuan landatutako zuhaixkak. (Orioko Udala)

Abaromendiko eremuan, autobide azpiko inguruan eta Karela kiroldegiaren eta Mendibeltz futbol zelaiaren arteko berdegunean egin dituzte landaketak, hain justu. Ekimen honen bidez, "tokiko biodibertsitatea indartu" nahi izan dute, "bertako espezieak lehenetsiz". 

Herrio natur taldeak 41 arte landatu ditu azken asteetan herriko hainbat gunetan, Orioko Udaleko lorezaintza enpresarekin elkarlanean. Hain zuzen, Abaromendiko eremuan, autobide azpiko inguruan eta Karela kiroldegiaren eta Mendibeltz futbol zelaiaren arteko berdegunean egin dituzte landaketak. 

"Artea bertako zuhaitz espeziea da, hosto iraunkorra duena eta hazkunde motelekoa; horri esker, paisaian modu iraunkorrean txertatzen da artea, eta ingurunearekin bat egiten duenez, balio ekologiko eta paisajistiko handia du", azaldu du udalak zuhaitzaren inguruan.

Ekimen honen bidez, "tokiko biodibertsitatea indartu" nahi izan dute, "bertako espezieak lehenetsiz". Udalak, halaber, Herrio natur taldeak horrelako ekimenen bidez herriari egiten dion "ekarpen garrantzitsua" azpimarratu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide