Santa eskean aterako dira asteazkenean Orioko ikastetxeetako ikasleak

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 31

Aiako umeak baserri baten aurrean, trikitilariekin, santa eskean.

Zaragueta Herri Eskolako ikasleak goiz partean aterako dira kantuan. Orioko Herri Ikastolakoak, berriz, arratsaldean.

Santa Ageda egunaren bezperan, otsailak 4, santa eskean aterako dira Orioko ikasleak, baita hainbat herritar ere, makilak eskuetan, koplak eta bertsoak elkarrekin kantatzeko.

Zaragueta Herri Eskolako kideak goiz partean ariko dira kopla kantari. 10:30ean jarri dute hitzordua, eskolan. Orioko Herri Ikastolakoek, aldiz, 18:00etan jarri dute hitzordua. Ikastola aurreko plazoletan elkartu, eta kalez kale ibiliko dira kantuan. Herriko Plazan amaituko dute santa eskea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide