Zapotxin pailazoak ikuskizuna eskainiko die bihar arratsaldean herriko gaztetxoei. Hain zuzen ere, baratxuri zopa lapiko bete baten bueltan arituko da protagonista eta zenbait herritar ezagutuko ditu: Maripanpalona sorgina, Kroketa koketa sukaldaria edota Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta rockanrolero itsua. Guztien laguntzaz, Zapotxinek ezagutuko du sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena.
Hala, Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua izeneko ikuskizuna arratsaldeko 16:45ean hasiko da, Zaraguetan, eta sarrera doakoa izango da herritar guztientzat.