Bihar jokatuko dute Portugaleteko XIV. Traineru Jaitsiera

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 24a

Orioko emakumezkoen trainerua, itsaso zabalean lehian. (Aitor Arrizabalaga)

Orioko emakume nahiz gizon seniorren traineruek parte hartuko dute jaitsieran, baita Badok13 beteranoen taldeko bi traineruek ere. 12:00etan hasiko dira estropadak.

Portugaleteko (Bizkaia) San Nikolas Arraun Taldeak antolatuta, bihar jokatuko da Portugaleteko XIV. Traineru Jaitsiera Bizkaiko herrian. 62 ontzik parte hartuko dute hainbat kategoriatan, eta Oriori dagokionez, emakume nahiz gizon seniorren traineruak lehiatuko dira, baita Badok13 beteranoen taldeko bi traineruak ere.

20 ontzi lehiatuko dira beteranoetan, hamabi emakumezkoetan, 28 gizonezkoetan, eta bi, gazteetan.

Hala, eguerdiko 12:00etan hasiko dira estropadak. Senior emakumeek, beteranoek eta gazteek 4.000 metroko distantzia egingo dute, eta senior gizonek, 5.500 metrokoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide