Mahai jokoak lagun artean, arratsalde pasa egiteko

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 19a

Guztira 15 bat lagun elkartu ziren atzokoan Etxeluze gaztetxean, eta nork bere etxetik gustukoen dituen jokoak ekarrita, lagun artean egin zuten arratsalde pasa, ekintza alternatibo gisa. 

"Aisialdi plan lasaiak" ere sustatzeko asmoz, mahai jokoekin arratsalde pasa egin zuten atzo Etxeluzen. Guztira 15 bat lagun elkartu ziren gaztetxean, eta nork bere etxetik gustukoen dituen jokoak ekarrita, lagun artean aritu ziren jolasten iluntzera arte. 

Ideia Gaztetxeko kide bati bururatu zitzaion, hark Zarauzko eta Bergarako (Gipuzkoa) gaztetxeetan ezagutu izan dituelako halako jarduerak, eta pentsatu zuen ideia ona litzatekeela halako plana egitea Orion, "alternatiba moduan kontzertu eta parrandei".

Hori horrela eta lehen edizioaren arrakasta ikusita, antolatzaileek esan dute "ederra izango litzateke plan hau gehiagotan egin ahal izatea jendeak interesa balu, eta zer esanik ez, honetan interesa dugunok elkar ezagutzea eta agian, mahai jolasen talde bat sortzea".

Argazkiak: utzitakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide