Berdinketa eta porrota erdietsi dituzte asteburuan Orioko Futbol Taldeko seniorrek

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 19a

Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrak. (utzitakoa)

Gizonezko seniorrek hutsean berdindu dute etxetik kanpo Andoainen aurka, eta sailkapenean hamahirugarren daude. Emakumezkoek etxetik kanpo porrot egin dute, eta hamabigarren jarraitzen dute sailkapenean.

Orioko Futbol Taldeko neska-mutilak gogor aritu dira asteburu honetan. Etxetik kanpo lehiatu dira gizonezkoak, eta 0-0 berdindu dute Andoaingo taldearen aurka, eta emakumezkoek, berriz, 2-0 galdu dute, Tolosaren kontra.

Hala, sailkapenari begira, Ohorezko Mailan hamabigarren postuan jarraitzen dute une honetan emakumezkoak, eta gizonezkoek, berriz, postu bat gora egin dute, hamahirugarren baitira sailkapenean.

Datorren asteburuan Mondragonen aurka ariko dira gizonezkoak etxetik kanpo –zazpigarren da talde hori sailkapenean–, eta Bergararen kontra, berriz, emakumezkoak, baita etxetik kanpo ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide