Esmeraldas en Palabras ekimenak 413 liburu eta material didaktiko bildu ditu Ekuadorrera bidaltzeko

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 16a

Artxiboko irudian, haurrentzako liburuak.

Harrera "bikaina" izan du azken hilabetean Orion egin den liburu eta hezkuntza material bilketak, izan ere, guztira 413 liburu bildu dituzte Esmeraldaseko (Ekuador) haur eta nerabeei bidaltzeko. Ekimenak izan duen arrakasta ikusita, antolatzaileak Zarautzen antzeko liburu bilketa bat martxan jartzeko lanean hasi dira.

Ekuadorko Esmeraldaseko landa-komunitateei laguntzeko helburuarekin, liburu eta hezkuntza materialen dohaitza kanpaina jarri zuten martxan pasa den abenduan. Dagoeneko bilketa amaituta, guztira 413 liburu bildu dituzte hara bidaltzeko. Hain zuzen ere, jasotako materialak Esmeraldaseko landa komunitateetan hezkuntza proiektuetan erabiliko baitira, REMADPE sarearen laguntzarekin.

Ekimenak harrera positiboa izan duenez, antolatzaileak Zarautzen antzeko liburu bilketa bat martxan jartzeko lanean hasi dira, datozen hilabeteetan xehetasun gehiago emateko asmoz. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide