Urteko batzar jendetsua egin du Zaharren Babeslekuak

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 15a

Atzoko batzarreko une bat. (Onintza Lete Arrieta)

Batzarreko puntu guztiak onartuta gelditu ziren, eta batzarraren aurretik, urtean zehar egindako bidaietako argazkiak pantaila handian ikusteko aukera izan zuten jubilatuen elkarteko bazkideek. 

Zaharren Babeslekua Orioko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egin zuen atzo arratsaldean Kultur Etxean. Zuzendaritzako kideak igo ziren oholtzara, Anuska Esnal alkatea buru zela, eta areto bete jende elkartu zen. 

Puntu guztiak onartuta gelditu ziren: aurreko batzarreko akta, ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2025eko balantzea, eta 2025eko jardueren memoria, besteak beste. Hori ez ezik, Santiago Ibirriaga eta Arbil Arregi bazkideak elkartetik atera dira, eta Maite eta Marisa Orbañanos, aldiz, elkartera batu dira.

Batzarra 17:00etan hasi zen, eta aurrez, 16:30ean, urte osoan zehar egindako bidaia eta ekitaldien argazkiak pantaila handian ikusteko aukera izan zuten jubilatuen elkarteko bazkideek. 

Bazkide ugari elkartu zen atzoko batzarrean. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide