Orioko Futbol Taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 14a

Mendibeltz futbol zelaia. (Orioko Udala)

Asteburu honetan ere hainbat partida jokatuko dituzte herriko futbolariek Mendibeltzen nahiz kanpoko zelaietan.

Asteburua iristear da, eta Orioko Futbol Taldeak jakinarazi du klubeko talde bakoitzak zer talderen kontra eta noiz jokatuko dituen partidak. Hona hemen asteburuko norgehiagokak:

Urtarrilak 17, larunbata

  • 10:00. Emakumezkoen Ohorezko Kadetea: Bergara K.E. - Orioko F.T. (Ipintza, Bergara).
  • 10:30. Infantil Handi: Real Sociedad S.A.D. - Orioko F.T. (Zubieta Z4, Lasarte).
  • 11:30. Infantil Neskak F8: Ilintxa S.D. - Orioko F.T. (Irene Paredes, Legazpi).
  • 12:15. Infantil Txiki: Igeltegi C.F. - Orioko F.T. (La Salle, Donostia).
  • 15:30. Emakumezkoen Ohorezko Erregionala: Tolosa C.F. B - Orioko F.T. (Usabal, Tolosa).
  • 16:00. Gizonezkoen Ohorezko Erregionala: Euskalduna S.D. - Orioko F.T. (Urbitarte, Andoain).
  • 16:00. Kadeteen lehenengo maila: Orioko F.T.  Igeltegi C.F. C.
  • 18:00. Jubenilen lehenengo maila: Orioko F.T. - Amaikak Bat K.E. B. 

Urtarrilak 18, igandea

  • 10:00. Gorengo Kadetea: A. Mundarro F.K.E. - Orioko F.T. (Zarkumendegi, Astigarraga).
  • 11:00. Infantilen lehenengo maila: Orioko F.T. - Urola K.E. B.

Erregionalen lehenengo mailak eta ohorezko jubenilek atsedena izango dute asteburu honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide