Haurrak gozatu ederra hartzen ari dira puzgarrietan

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 2a

Herritar dezente izan da goizean Karela kiroldegian jarri duten Gabonetako haur parkean. Arratsaldean, 15:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.

Gabonetako ekitaldien barruan, aurten ere Gabonetako haur parke dibertigarria atondu dute Karela kiroldegian, herriko haurrek eta gaztetxoek ondo baino hobeto pasa dezaten. Urtero bezala, adinaren araberako nahiz molde ezberdinetako puzgarriak jarri dituzte kirol kantxan.

Goizeko saioan haur eta guraso dezente bertaratu da parkera, eta arratsaldean, berriz irekiko ditu ateak, 15:00etatik 18:00etara. Beraz, arratsalde osoa dago oraindik bertan gozatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide