Euripean iritsi dira Mari Domingi eta Olentzero Oriora

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 24a

Urtero bezala, pertsonaia mitologikoz bete da Herriko Plaza, Olentzero eta Mari Domingiren harreran. Eguraldia lagun izan ez duten arren, ehundaka herritar gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera eta gaueko protagonistak agurtzera. 

Iritsi dira jada Olentzero eta Mari Domingi Oriora, eta eguraldiak gaurkoan lagundu ez duen arren, harrera beroa egin diete herritarrek Herriko Plazan. Iaz bezala aurten ere, Lera elkarteak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatu dute ekitaldia.

Gaueko protagonistak herrira iritsi baino lehen, ordea, herritarrak apurka apurka hasi dira plazara gerturatzen, Arkupe elkarteak eskainitako txokolate beroa hartzeko. Sabelak betetzen ari zirela, sorginak agertzen hasi dira, haurren gutunak jasotzeko eta bitartean elkarrekin jolasteko. 

18:30 aldera, Mari, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak hasi dira gerturatzen plazara, eta haiekin batera iritsi dira, noski, Olentzero eta Mari Domingi. Irrikitan hartu dute bi pertsonaien bisita gaztetxoek, eta harrearen ostean, kalejiran ibili dira gainontzeko herritarrak agurtzen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide