"Munduko aniztasuna adierazteko" maskaren tailerra egingo dute, urtarrilean hasita

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 24a

Bi haur, margoekin. (pixabay)

Ganbara sormen tailerrak antolatu du ikastaroa, eta LH mailako ikasleei zuzenduta dago. Urtarrilean hasita, saioak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 18:30era, ikastolan. Izen-ematea dagoeneko zabalik da.

Ganbara sormen tailerrak antolatuta, "munduko aniztasuna adierazteko" maskaren tailerra egingo dute urtarrilean hasita. Besteak beste, kultura eta gizarte ezberdinetako maskarak egingo dituzte, askotariko materialekin esperimentatuz. 

Tailerra LH mailako ikasleei zuzenduta dago, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da. Urtarrilean hasi eta ekainera arte iraungo du ikastaroak, eta interesdunek 60 euroko kuota ordaindu beharko dute hilabetero.

Hori horrela, saioak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 18:30era, Orioko Herri Ikastolan. Parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, 652 70 22 37 zenbakira idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide