Ostiral honetan eman beharko da izena Errege Magoen danborradarako

Onintza Lete Arrieta 2025eko abenduaren 15a

Errege Magoa Orioko Herriko Plazan, herritarrak agurtzen, eta inguruan, danborradako partaide gazteak. (Mireia Galarza Bastida)

Trakatan elkarteak antolatuko du aurten urtarrilaren 5eko desfilea, eta jakinarazi du hiru entsegu egun izango direla.

Urtea hastearekin bat, oraingoan ere izango da Errege Magoen desfileko danborrada Orion, eta aurten, Trakatan elkartea ari da eguna antolatzen. Hala, jakinarazi dute danborradan parte hartzeko izena ostiral honetan, hilaren 19an, eman beharko dela, 19:00etan, Orioko Herri Ikastolan.

Entsegu egunak ere zehaztuta daude. Hiru izango dira: abenduaren 26an, ostirala, 18:00etan; abenduaren 30ean, asteartea, 18:00etan; eta urtarrilaren 3an, larunbata, 12:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide