Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute abenduaren 18an, ostegunarekin, 19:30ean, San Nikolas elizan. Ikasle gaztetxoen taldeak, kantuko ikasle helduek eta Salatxo abesbatzak hartuko dute parte, instrumentuko zenbait ikasleren laguntzarekin.
Denek elkarrekin Hator hator kantatuz emango diote amaiera kontzertuari. Udalak jakitera eman duenez, ikasleak "gogotsu" ari dira emanaldia prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.