Santa Zezilia eguna ospatuko dute azaroaren 22an, larunbatarekin, eta festarekin bat egiteko, herriko txaranga eta Peio eta Nikolasa buruhandiak kalez kale ibiliko dira bezperan, hau da, ostiral iluntzean.
Ibilbidea Kultur Etxean hasiko dute, arratsaldeko 19:30 aldera. Eusko Gudari kalean aurrera, Bikamiotaraino joango dira, eta itzulia eginda, Arrantzale, Baxoalde eta Palota kaleak igaroko dituzte; Balea kaletik Arrantzale kalera joango dira jarraian, eta Arkaitz taberna paretik pasata, Herriko Plazara iritsiko dira.
Eguraldiaren arabera, baliteke ibilbidea bertan behera utzi behar izatea. Kasu horretan, musika eta dantza saioa osorik Herriko Plazan egingo dute. Horren berri ostiralean emango du udalak, behin betiko erabakia hartutakoan, hain zuzen.