Azaroaren 6an hasi eta igandean bukatu zituzten San Martin jaien ospakizunak Ortzaika auzoan. Asteburu bete-betea izan dute igaro berri dena ere. Ostiralean, mus txapelketa, triki-poteoa eta DJ saioa izan zituzten; larunbatean, baratxuri zopa jana eta oilasko biltzea; eta igandean, bailarakoen bazkaria eta erromeria, Jagoba eta Maddalenen eskutik.