San Martin ermitako bidea itxiko dute bihar, konponketa lanak direla eta

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 11

San Martin ermitarako bidea asfaltatuko dute bihar. (Orioko Udala)

San Martin ermitatik Txankarainoko errepide zatian egiten ari dira obrak, hain zuzen, eta bihar asfaltatuko dute errepidearen zati hori. Horregatik, 08:00etatik 17:00ak arte autoentzako pasabidea erabat itxita egongo da.

Orioko Udalak urrian abiatu zuen San Martin ermitako bidea egokitzeko lanen azken fasea. Obra nagusia San Martin ermitatik Txankarainoko errepide zatian egiten ari dira, hain zuzen, eta bihar asfaltatuko dute errepidearen zati hori. Horregatik, 08:00etatik 17:00ak arte autoentzako pasabidea erabat itxita egongo dela aurreratu dute.

Halaber, lanek sei asteko iraupena izango dutela aurreikusi zuen udalak, eta orain arte "martxa onean" ari direla kontatu du. Hori horrela izanda, dena ondo badoa, azaroaren bukaeran amaitutzat emango dituzte zereginak, eta argiteria berria ere martxan izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide