Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek prest dute Santa Zeziliako egitaraua

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 11

Danbolin eskolako ikasleak Santa Zezilia egunean. (Onintza Lete Arrieta)

Azaroaren 20an, ostegunarekin, hainbat emanaldi eskainiko dituzte Danbolin eskolako ikasleek. Goizean goiz, Eguneko Zentrora joango dira egoiliarrei ekitaldia eskaintzera. Arratsaldean, aldiz, kalejira musikatua eta kontzertua emango dituzte.

Santa Zezilia eguna ospatuko da hilaren 22an, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ekitaldi berezia prestatzen dabiltza egun horren bueltan. Hain zuzen ere, azaroaren 20an, ostegunarekin, eskainiko dituzte emanaldiak.

Goizeko 11:30ean, Eguneko Zentrora joango dira eskolako ikasle eta irakasleak, eta egoiliarrei ekitaldi txiki bat eskainiko diete. Arratsaldean, aldiz, bi ekintza egingo dituzte: alde batetik, 17:30ean hasita, eskolatik Herriko Plazarainoko bidea kalejiran egingo dute trikitilariek, panderojoleek, txistulariek eta dantzariek. Ondoren, Herriko Plazan kontzertua emango dute soka taldeak, bandek, dantzariek eta musikako ikasleek, 18:30ean hasita. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide