San Martin eguna dotore ari dira ospatzen Ortzaikan

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 11

Urtero bezala, meza izan da aurrena San Martin ermitan, eta ondoren, hamaiketakoa Oliden jatetxean. Tokan ere aritu dira batzuk. Asteburuan jarraituko dute sanmartinez gozatzen.

San Martin eguna ospatzen ari dira gaur Ortzaikan eta San Martin bailara osoan. Ohi bezala, San Martin ermitak ateak zabaldu ditu, 10:00etan meza hartzeko. Eguraldi dotorearekin, goraino bete da ermita.

Eguerdi partean, berriz, hamaiketakoa eskaini dute Ortzaikan, Oliden jatetxean. Han ere ez da auzotarrik falta izan mokadua eginez berriketa saioa egiteko lagunartean.

Festetako txosnagunean tokan ibiltzera animatu denik ere izan da, txapelketa antolatu baitute bertan.

Gaur ez da beste ekitaldirik izango, baina ostiraletik igandera jarraituko dute sanmartinez gozatzen. Honakoa da aurtengo jaietako azken hiru egunetako egitaraua:

Azaroak 14, ostirala

  • 19:30. Triki-poteoa Attola eta Haritzekin.
  • 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan.
  • 00:00. Davila DJa.

Azaroak 15, larunbata

  • 05:30. Baratxuri zopa jana.
  • 06:00. Oilasko biltzea.
  • 19:00-21:00. Niko DJa.
  • 23:30. Niko DJa.

Azaroak 16, igandea

  • 14:00. Bailarako bazkaria.
  • 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide