Giro ezin hobean hasi dituzte sanmartinetako festak Ortzaikan

Aiora Arriola 2025eko azaroaren 8a

Txupinazoaren ondoren herri kiroleko lehiaz, erakustaldiaz eta musikaz gozatu dute Ortzaikan bertso zaharren kantu afariaren aurretik.

18:30ean jaurti zuten txupinazoa atzo Ortzaikan, eta 19:00 aldera herri kiroletan hartu zuten parte bertako gazteek. Beste auzotarrak ere gerturatu ziren festa girora, eta lehiarekin amaitzean bizikletarekin egindako akrobazien erakustaldi berezia ikusteko aukera izan zuten.

Hori gutxi ez balitz, Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Ainara Saizarren eskutik erromeriaz ere gozatu zuten.

Gaualdean, Errikotxia bertso eskolaren eskutik bertso zaharren kantu afaria egin zuten, eta ondoren, erromeriarekin amaitu zuten gaua.

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:

Azaroak 8, larunbata

  • 18:00. Kalejira Zipitriki, Turutax, Larra eta Ohianerekin Katxinara. Autobus magikoan igotzeko aukera egongo da.
  • 18:30. Txakolin pintxo-poteoa Katxinan.
  • 20:00. Txosnara itzulera.
  • 21:00. Afari girotua. Txartelak 30 euroan egongo dira salgai Kutixin eta Olidenen, azaroaren 5era arte.
  • 00:00. Hidalgo DJa.

Azaroak 9, igandea

  • 16:00. Jokoak Txurrumuskiren eskutik.
  • Ondoren, Txokolatada.
  • 18:00. Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.

 

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide