Udazken honetan ere, Herrio Natur Taldeak hazi banaketa egingo du Herriko Plazan. Azaroaren 8an izango dira, goizeko 11:00etatik 13:30ak bitartean, eta Euskal Herriko zuhaitz espezieen haziak banatuko dizkiete bertaratutakoei. Banaketaren helburua da herritarrek zuhaitz hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.
Hazi bakoitzaren inguruko informazioa ere eskainiko diete herritarrei, besteak beste, hazia nola landatu behar den eta behin hazten denean landaretxoarekin zer egin behar den. Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz. Gainera, hainbat zuhaixka ere banatuko dituzte Orion duen mintegitik hartutakoak zein partikularrek emandakoak.