Txintxua Films ekoiztetxeak Orioko Andra Mari kaleko pisu batean grabatuko du Azken agurra filmaren zati bat. Hori dela eta, azaroaren 4tik 6ra bitartean Balea kaleko aparkaleku batzuk hartuko dituzte, baita Karela kiroldegiaren eta Andra Mari kalearen artean dagoen oinezkoen pasabidea ere.
Gainera, azaroaren 4ean kale mozketa puntualak egingo dituzte Balea kalean, goizeko 08:00etatik 14:30era bitartean, hain zuzen. Udalak aurreratu duenez, mozketa "laburrak" izango dira, hau da, bi eta bost minutu artekoak, eta, batez ere, kale horretako garajeei eragin diezaiokete.