Mozorro festa eta zuzeneko musika emanaldiak antolatu ditu Mola-Mola tabernak 2025eko denboraldia agurtzeko. Larunbat honetan bertan izango da hitzordua, arratsaldean hasi eta gaurerdia pasa arte.
Oihan Festa antolatu dute, eta azaldu dute animaliaz, intsektuz, landarez, zuhaitzez, ehiztariz… nahiz harri-koskorrez jantzita bertaratu daitekeela jendea. Musika emanaldiei dagokienez, berriz, 16:00etan hasiko da festa Javi Hidalgo eta Nax Martin DJen eskutik. 22:00ak aldera, house musika eta instrumentala uztartuko dituzte Tom Define eta Oskar Deuss musikariek, eta amaitzeko, gauerdian, Julen Lujan DJ zumaiarra ariko da diskoak jartzen.