San Martin ermitarako bidea ibilgailuentzat itxita egongo da sei astez

Maria Maya Manterola 2025ko urr. 21a, 09:45

San Martin auzoko lanen azken fasea. (Orioko Udala)

Ermitarako bidean zenbait lan egingo ditu udalak datozen asteetan. Auzoko bizilagunek nahiz San Martin jatetxeko erabiltzaileek erabili ahal izango dute bidea, baina erabilera ahal bezainbeste murrizteko eskatu die udalak. Kale Nagusia erabili ahal izango dute ohiko bidearen partez.

Gaurtik aurrera, sei astez itxita egongo da ibilgailuentzat San Martin ermitarako bidea. Izan ere, azpiegiturak berritu, bidea asfaltatu eta argiteria jartzeko lanak egingo dituzte San Martin ermitatik Txankarainoko errepide zatian, baita Agerreko herri bidean ere. 

Oinezkoen pasabidea bermatuko da, eta bertako bizilagunek nahiz San Martin jatetxeko erabiltzaileek aukera izango dute bidea erabiltzeko, baina erabilera ahal bezainbeste murrizteko eskatu die udalak. Kale Nagusia erabili ahal izango dute ohiko bidearen partez. 

2023ko udaberrian hasi zituen udalak San Martin auzoko azpiegiturak eta bidea egokitzeko lanak. Aste honetan lanen azken faseari ekingo diete. Eregi SL enpresak egingo ditu, eta 175.000 euroko kostua izango dute. Udalak 80.000 euroko laguntza jaso du lan horiek gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzaren FEDER Funtsaren bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide