Eserleku berria du skate parkeak

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 20a, 14:48

Herritar batzuk, atzo, skate parkeko eserleku berrian. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Udalak hormigoizko eserleku luzea jarri du baratzeen aldeko eremuan. Bestaldeko aldean ere badago hormigoizko gune bat, baina erabiltzaileen eta ikusleen arteko istripuak saiheste aldera, han esertzea debekatuta dago.

Orioko skate parkean eserleku berria jarri du udalak. Hormigoizkoa da, bi altuera ditu, eta baratzeen aldean kokatu dute. Bestaldeko aldean ere badago hormigoizko gune bat, baina erabiltzaileen eta ikusleen arteko istripuak saiheste aldera, han esertzea debekatuta dago aspaldidanik.

Eserleku berriarekin, jende gehiagok izango du atseden hartzeko edo skatean dabiltzanen jardunaz gozatzeko aukera.

Skate parkeko eserleku berria. (O.L.A.)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide