Orioko Mugimendu Feministak ere bat egin du Zarauzko hilketa matxistaren salaketarekin, eta gaur arratsaldean egin dute elkarretaratzea, udaletxearen aurrean, Aski da! Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa feminista lelopean. Dozenaka lagun elkartu dira kontzentrazioan, pankartaren atzean. Adierazpenik irakurri ez duten arren, isilunea eskaini diote biktimari.