Kanpineko igerilekua, amaitzear

Onintza Lete Arrieta 2025ko urr. 17a, 10:00

Urtarrilean hasi zituzten lanak, eta obra mantso joan den arren, badirudi laster amaituko dutela ur eremu berria.

Orioko Kanpinak igerileku eremu berria prest izango du laster, ia 1.400 metro koadroko espazioa. Urtarrilean hasi zituzten lanak, eta obra mantso joan den arren, ia amaituta dago espazio berria, irudietan ikus daitekeenez.

Kanpinaren azpiegitura horrek kokapen berria du, kanpinaren iparraldetik hegoaldera lekualdatu baitzuten, besteak beste eguzkia gehiago aprobetxatzeko. Horrez gain, igerileku berriak lehengoak baino sakonera txikiagoa dauka tenperatura epelagoa errazago mantentzeko, eta klimatizatua izango da. Forma biribila eman diote, egunen batean estali nahi balitz egokiagoa izateko, eta toboganak eta ur txorroen parkea ere prest ditu. 

Erabiltzaileek ezin izan dute igerilekuaz gozatu aurtengo udan, baina hurrengo denboraldirako dena prest izango dute, hobekuntza nabarmenekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide