Emakumeen Mahaiak bilera irekia egingo du hilaren 14an

Julene Sorarrain 2025ko urr. 8a, 12:00

Hainbat lagun Saregile emakumeen etxearen atarian. (Guka)

Mahaiaren helburua da "Orioko Udaleko berdintasun politiken norabideaz hausnartzea eta proposamenak udalera eramatea". Hitzordua hilaren 14an, asteartearekin, izango da, Saregilen. 

Orain arteko ibilbidearen errepasoa egin eta ikasturteari eta mahaikide berriei ongietorria emateko asmoz, Emakumeen Mahaiak bilera irekia egingo du urriaren 14an, asteartearekin. 18:00etan bilduko dira, Saregile emakumeen etxean.

Mahaiaren helburua da "Orioko Udaleko berdintasun politiken norabidea hausnartzea eta proposamenak udalera eramatea". Horregatik animatu nahi dituzte herriko emakume guztiak bileran parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide