Ohi bezala, oriotarrek abenduaren 5etik 8ra ospatuko dituzte San Nikolas festak, eta horiek antolatzeko, herriko festa batzordeak hiru bilera egitea aurreikusi du. Aurrenekoa duela bi aste egin zuten, eta bigarrena, aldiz, asteazken honetan izango da.
Bilera Kultur Etxean egingo dute, 19:00etan hasita. Hirugarren eta azken saioa urriaren 29an izango da.
Herriko festetako eragileez gain, festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak ere gonbidatuta daude bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera.