Saregile emakumeen etxeak eta Orioko Surf Taldeak, iaz bezala, Orioko emakumeen surf topaketa antolatu dute. Hitzordua surfa probatu nahi duten herriko emakume guztiei zuzenduta dago, eta jarduera guztiz doakoa da. Parte hartzeko, ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea, eta gainera, antolatzaileek materiala ere utziko die neoprenoa edota taula ez dutenei.
Hala, Antilla hondartzan izango dira goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea galdetegi honen bitartez. Izen-ematea urriaren 1ean itxiko da.