Goizean goizetik ari dira Orion Behoria Garbia egitasmoaren barruko jarduerak egiten. Esaterako, eguraldia lagun zutela, kayakean abiatu dira dozena bat lagun goizean, eta itsasadarreko hondakinak biltzea izan dute xede irteeran.
Egitasmoaren helburua da ingurune naturalak babestearen eta biziberritzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, ingurumenarekin konprometitutako jarduera jasangarrien bidez. Horregatik, beste lagun talde bat hondartzan elkartu da, zigarro mutxikinak jasotzeko. Gainera, bide gidatuak eskaini dituzte, Orioko itsas eta kultur historia ezagutzeko.
Arratsaldean, berriz, Zero Waste azoka zabalduko dute Herriko Plazan, 17:00etatik 21:00etara, kontsumo arduratsua eta lokala sustatzeko asmoarekin. Ordu eta leku berean, plastikoen murrizketaz eta hondakinek ozeanoetan duten inpaktuaz hitz egiteko saioak izango dira.
(Argazkiak: Ian Ruiz Lizaso)