Euskara ulertzen ez duten gurasoei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte, UEMAren Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan proiektuaren barruan. Saioak herriko bi ikastetxeetan izango dira, astean bitan, ikasleak eskolan dauden bitartean. Ekintzan parte hartzeko interesa dutenek edota informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, hurrengo lotura honetan kontsultatu dezakete, hamar hizkuntzatan.
UEMAk gurasoek euskara ikasteko metodologia berezia landu du AEK euskaltegiarekin elkarlanean. Ikastaro hauen bitartez, gurasoek seme-alaben ikasketekin lotutako hitzak ikasiko dituzte, baita eskolako atarian beste gurasoekin hitz egiteko oinarrizko hiztegia ezagutu edota guraso euskaldunekin euskarazko elkarrizketak egiteko entrenatu ere. Ikastaroaren helburua da ikastetxean euskararen erabilera indartzea eta kultur arteko harremanak bultzatzea.
Hala, ikastaroa urria hasieran hasiko da, eta 2026ko ekainera arte iraungo du. Izena emateko, galdetegi hau bete daiteke.