Asteazken honetan egingo dute sanikolasak antolatzeko lehenengo bilera

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 22a, 15:00

Sanikolasetako herri bazkari bateko irudia. (Onintza Lete Arrieta)

Herriko festa batzordeak hiru bilera egitea aurreikusi du, aurrenekoa aste honetan; beste bi saioak urrian egingo dituzte. Festetan parte hartzen duten eragileez gain, interesa duten herritarrak ere gonbidatu nahi dituzte bilera horietan parte hartzera.

Ohi bezala, oriotarrek abenduaren 5etik 8ra ospatuko dituzte San Nikolas festak, eta horiek antolatzeko, herriko festa batzordeak hiru bilera egitea aurreikusi du. Aurrenekoa asteazken honetan izango da, eta hurrengo biak, urrian.

Bilera guztiak Kultur Etxean egingo dituzte, 19:00etan hasita. Bigarren saioa urriaren 8an izango da, eta hirugarrena, urriaren 29an.

Herriko festetako eragileez gain, festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak ere gonbidatuta daude bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide