Saregile Orioko emakumeen etxeak orain aste batzuk jakinarazi zuen zer ikastaro eskainiko dizkien herriko emakumeei udazken honetan, eta izena emateko epea zabalik egon ondoren, bihar amaituko da epe hori. Lau arlo jorratuko dituzte Ahalduntze Eskoletan udazken honetan: txalaparta, zeramika, komunikazio estrategiak eta haurdunentzako mugimenduak.
Bestalde, ohiko elkarguneek eta zerbitzuek ere martxan jarraituko dute. Izena galdetegi honetan eman behar da. Honakoak dira ikastaro, elkargune eta zerbitzu horiek:
Ikastaroak
- Komunikatzen ikasi berdintasunezko harremanak sortzeko: urriaren 1etik abenduaren 3ra, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Gazteleraz. Irakaslea: Pepa Bojo. Prezioa: 15 euro.
- Txalaparta ikastaroa: azaroaren 4tik abenduaren 16ra, asteartetan, 18:00etatik 19:00etara. Euskaraz. Irakaslea: Nagore Etxabe. Prezioa: 20 euro.
- Zeramika ikastaroa: urriaren 7tik 28ra, asteartetan, 16:00etatik 18:00etara. Euskaraz. Irakaslea: Elene Tamayo. Prezioa: 25 euro.
- Haurdunentzako mugimendu saioak: urriaren 2tik abenduaren 18ra, ostegunetan, 10:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz. Irakaslea: Jesica Morales. Prezioa: 20 euro.
Elkarguneak
- Munduko Emakumeen Topagunea. Saioak hilean behin egingo dira, hileko hirugarren larunbatean. Saioak gazteleraz dira.
- Irakurle taldea. Irailaren 24tik abenduaren 17ra, hileko azken asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara. Saioak euskaraz dira. Nerea Loiolak gidatuta.
- Amatasunak partekatzeko espazioa. Talde autogestionatua da, hau da, ez du inork gidatzen, eta bertan parte hartzeko Saregilen galdetu behar da.
- Neska gazteak feminismorantz! Saioak abendura arte egingo dira, euskaraz, hilean behin. Saregileko kideekin.
- Emakume* Mahaia. Urriaren 14an, 18:00etan. Bilera irekia egingo dute ikasturteari eta mahaikide berriei ongietorria emateko.
- Hezkidetza diagnostikoaren aurkezpena. Irailaren 19an, 19:00etan, Pilliku plazan. Aurreko ikasturtean, Eihera Kooperatibarekin elkarlanean, Orioko Hezkidetza Diagnostikoa osatu zuen udalak herriko eragileen parte hartzearekin. Bertan jasotakoa liburuxka batean kaleratuko dute.
- Xerka: erakusketa eta solasaldia. Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak kontatuko dituzte Joseba Olargaraik eta Martxel Larrazak. Solasaldia: urriaren 23an, 19:00etan. Erakusketa: urriaren 23tik 30era.
Zerbitzuak
- Zer gertatzen da gizonek zaintzea erabakitzen dutenean? Gizonei zuzendutako zaintzaren inguruko tailerra. Urriaren 16an, azaroaren 13an eta abenduaren 11ean, 18:00etatik 20:00etara. Euskaraz.
- Aholkularitza juridikoa. Zerbitzua hilean bitan emango dute, astelehenetan. Hitzordua aurrez hartu behar da.
- Bidelaguntza psikologikoa. Zerbitzua hilean bitan emango dute, astelehenetan. Hitzordua aurrez hartu behar da.
- Indarkeria matxista arreta eta bideraketa. Zerbitzua Saregileren ordutegian emango da. Hitzordua aurrez hartu behar da.
- Sexu eta bikote aholkularitza. Zerbitzua hilean behin emango dute, astelehenetan.