Aurreko astean amaitu ziren Txurrumuski Aisialdia elkarteko 2025eko udaleku irekiak, eta begiraleek esker mezua helarazi dute beraiengan jarritako konfiantzagatik.
Hilabete osoan zehar aritu dira begiraleak HH 2tik LH 6era bitarteko haurrekin jolasean ikasketa giroan, eta arrakasta handiz eman diete amaiera udalekuei. Orain, eskerrak ematea besterik ez zaie geratu, konfiantza eta laguntza horrek elkartearen lana indartzen laguntzen baitu.
Abuztuan, gaztetxoenen txandak jarraituko du, lehenengo hamabostaldian gazte abenturetan murgilduko baitira LH 3 eta LH 6 bitarteko haurrak.