Andoni Beraza oriotarrak Anaitasuna B taldean jokatuko du hurrengo denboraldian

Aiora Arriola 2025ko uzt. 23a, 16:00

Andoni Beraza eskubaloi jokalaria. (Utzitakoa)

Iruñeko bigarren eskubaloi taldeko ezker hegaleko atzelaria izango da EHF European League txapelketan debuta egin duen 20 urteko jokalaria.

Andoni Beraza Figueroa oriotarrak Iruñeko Anaitasuna B eskubaloi taldean jokatuko du datorren denboraldian. 20 urteko gaztea ezker hegaleko atzelaria da, azken denboraldian Bidasoa Irunen jokatzen ibilitakoa eta EHF Europa League debutean parte hartutakoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide