Orioko Udalak aurrekontu partida bat ezarri du 2024-2025 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak Oriotik kanpo egiten dituzten oriotarrentzat.
Dirulaguntzen onuradunak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Egindako ikastaroan %80ko asistentzia izan duela.
- Egindako ikastaroa ordaindu duela.
- Orion erroldatuta zegoela ikastaroak iraun duen bitartean.
- Beteta dauzkala bere zerga betebeharrak.
Inprimakiak udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, baita telematikoki ere, www.orio.eus egoitza elektronikoaren bidez. Eskabidearekin batera, bertan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da. Edonola ere, dirulaguntzaren eskaera ikastaroa bukatu ondoren egingo du ikasleak, urriaren 10era bitartean, hain zuzen ere.
Eskaera inprimakiarekin batera, eskatzailaren NAN fotokopia, matrikularen ordainagiria, Euskaltegia edota UEUren bertaratze ziurtagiria eta eskatzailearen asistentzia aurkeztu beharko dira. Xehetasun guztiak ikusgai daude, hemen.