Libe Arruabarrena lesionatu egin da Europako Junior Txapelketan

Aiora Arriola 2025ko uzt. 19a, 09:00

Libe Arruabarrena artxiboko irudian. (Utzitakoa)

Astelehenean Suediaren aurka jokatutako Main Roundeko partidan lesionatu zen eskubaloiko jokalari oriotarra.

Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarra lesionatu egin da Europako Junior Txapelketa jokatzen ari zenean. Astelehenean barne alboko lotailuan bihurdura egin zuen. Horrez gain, lotailu gurutzatuan zer duen jakiteko erresonantzia egingo behar diete txapelketa amaitu ondoren.

Montenegron, Suediaren aurka jokatutako Main Roundeko partidan hartu zuen min belaunean, jokalari bat gainera erori ondoren. Lesioa hasiera batean larriagoa zela uste zuten.

Hori bai, Arruabarrenak Gukari azaldu dio “partida politenak” ezin izango dituela jokatu: atzoko final laurdenak, eta, irabaziz gero, finala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide