Orioko Futbol Taldeak bilerak egingo ditu Mendibeltz futbol zelaiko bilera gelan bihar hasi eta ostegunera arte, 2025-2026 denboraldiari buruz gurasoak eta jokalariak informatu eta, aldi berean, horien iritzia entzuteko.
Bilera bakoitza kategoria bati zuzenduta egongo da: bihar, astelehena, infantilekin egingo dute; asteartean, kadeteekin; asteazkenean, jubenilekin; eta ostegunean, azkenik, seniorrekin. Guztiak 19:00etan hasiko dira.