Orioko herriari, eskerrik asko

Orioko San Nikolas Kofradia 2025ko uzt. 12a, 10:00

Arrantzale Egunean, saregileak, plazara bidean omenaldia jasotzeko. (Guka)

Orioko San Nikolas Kofradiak esker mezua zabaldu nahi die herritarrei, aurtengo sanpedroetan herriko arrantzaleek eta saregileek jasotako omenaldiagatik.

Orioko San Nikolas Kofradiak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, San Pedro jaietan, Arrantzale Egunean, gure komunitateko kideei eskainitako omenaldi eder eta beroagatik.

Oraindik aktibo dauden zein jubilatuta dauden gure arrantzaleek eta saregileek herritarren aitortza jaso zuten festetan, eta kofradiak bihotzez eskertu nahi die. Mila esker!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide