Ekainaren 27tik 30era ospatu ziren San Pedro festak herrian, eta horien balorazioa egiteko bilera irekia deitu du udalak biharko, uztailak 9.
Hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da, Kultur Etxean, eta herriko norbanako eta eragile guztiak daude gonbidatuta bileran parte hartzera eta iritzia ematera.