Haurrak gustura ibili dira Txurrumuskiren entzierroan

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 7a, 15:47

San Fermin Txiki eguna ospatu dute gaur udaleku irekietan dabiltzan HH eta LH-ko ume eta gaztetxoek. Ohi bezala, Pergolan egin dute entzierroa mailaka, eta helduenek Pergolatik kanpora ere egin dute korri zezenen aurretik. 

Sanferminetan murgilduta daude iruñarrak, eta urtero bezala, herri eta auzoetan San Fermin Txiki egunak ari dira ospatzen udaleku irekietako haur eta gaztetxoak. Orion, Txurrumuskiren eskutik egin dute entzierroa gaur HH eta LH mailetako hainbat haur eta gaztetxok, eta urtero bezala, emozioa izan da nagusi zezenak agertzen ikusi orduko.

Ikastolako Pergolan 11:30ean hasi dira txikienak korrika zezenen aurrean, eta helduenek, LH 3 eta 5 arteko gaztetxoek, Pergolatik kanpora ere egin dute korri, kiroldegi aurretik ikastolako frontoira arte, zezenen aurretik. Inor ez da erori, eta beraz, zauriturik gabekoa izan da aurtengo entzierroa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide